Maraton Donostiawww.zurichmaratondonostia.com
0

8.000 korrikalari baino gehiagok izena eman dute jada

 

Zurich Donostiako Maratoiak 42. edizioa beteko du datorren igandean eta partaide kopurua hobetzea da helburua

Errekorraren bila goaz. Eta oso gertu gaude. Datorren asteko igandean (azaroaren 24ean) izango da Zurich Donostiako Maratoiko 42. edizioa. Badakizuen bezala, hau zenbaki berezia da maratoian parte hartzen duten guztientzat, proba honek 42,195 kilometro baiditu. Espainia mailan ospatzen diren maratoien artean, Madril eta Donostia dira bakarrak kopuru honekin. Aste bat baino gehiago gelditzen da dortsalen salmenta amaitzeko eta 8.000 korrikalari baino gehiago bilduko direla datorren asteburuan esan dezakegu jada.

Asteazken goizean garatu da Zurich Donostiako 42. edizioa aurkezteko urtero egiten den prentsaurrekoa eta honetan zenbait datu eskaini dira. Esate baterako, 3.500ko limitea jarriz, 3.250 pertsonek dortsala erosi dute dagoeneko distantzia luzean. Maratoi erdian, aldiz, 2.600k erosi dute (izena emateko aukera itxi da) eta 10 kilometrotako proban 1.018 orain arte (1.200 da limitea). Larunbatean ospatuko den Zurich Maratoi Txiki Festako dortsalak agortzeko ere oso gutxi gelditzen da. 1.000 saldu dira eta 1.200 gazte espero ditugu.

Aurten ere, emakumezkoen partaidetza igoko da. Igandeko hiru distantzien %27,5 suposatzen dute emakumezkoek jada, hau da, pasa den urtean baino %1,1 gehiago. Maratoian, %15 izango da (%14 2018an), maratoi erdian %30 eta eta 10 kilometrotako proban %50.

Atzerritik etorritako korrikalarien kopurua ere hazi egingo da aurten. 60 herrialde baino gehiagoko atletak egongo dira irteeran, bost kontinenteetatik etorriak. Atzerritarrak %40,5 dira (2017an baino %7 gehiago eta pasa den urtean baino %2,5 gehiago). Frantziatik %21,9 eta Ingalaterratik %5,1. Suediatik 110 korrikalari etorriko dira eta Estatu Batuetako zein Turkiako 50 baino gehiago, adibidez. Partaideen artean, %15 Gipuzkoak dira (%19 Euskadikoak), %8 madrildarrak eta %6 kataluniarrak. Espainiako komunitate guztitik etorritako atletak izango ditugu.

Ongi Etorri gunea, azken urteetan gertatu den bezala, Anoetako Belodromoan egongo da. Eta pasa den urteko ibilbidea errepikatuko da: irteera Errondon egongo da eta helmuga Anoetako Miniestadioan. Fly Group eta Gipuzkoako Atletismo Federazioaren artean antolatutako lasterketa hau Maratoiko eta Maratoi Erdiko 2019. urteko Gipuzkoako Txapelketa izango da.

Goi-mailako partaidetza ere hazi egingo da. Esfortzu handia egin da aurten afrikar gehiago kontratatzeko. Eta Etiopia, Eritrea zein Keniatik etorriko dira oso azkar korri egiteko helburuarekin.

 

 

8.40: 10K

9.00: maratoi erdia eta maratoia

 

Kalitate zertifikatua

Komunikabide
ofiziala

50/50/25 por la igualdad en el deporte

Title Sponsor

Premium Sponsor

Organizers

Institutions

Official sponsors

Official sponsors

Media Partner

Official Transport

Official Partner

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu. Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

buy abortion pill online abortion pill order abortion pill
abortion pills online click here medical abortion pill online
women cheat on men types of women who cheat my boyfriend cheated on me with my mom
women will cheat women that cheat with married men how married men cheat
Copyright © FLY GROUP. by ACC