Maraton Donostiawww.zurichmaratondonostia.com
0

Aukera hoberena Europako hondartza hoberenetik gertu korri egiteko

Zurich Donostiako Maratoian eta baita Salto Systems 15Klasikoan ere Kontxako hondartzatik oso gertu korri egingo duzu; askorentzat Europako hoberena da eta munduko laugarrena

Kontxak kolore berezia du. Europa hondartza hoberena da! Eta ez dugu guk esaten. TripAdvisor-eko erabiltzaileek diote. Donostian kokatutako hondartza hau Europako hoberena izendatu dute, munduko laugarrena. Eta hirugarren urtea jarraian da! Ba al dakizu Zurich Donostiako Maratoian edota Salto Systems 15Klasikoan izena ematen baldin baduzu aukera izango duzula hondartza honetatik oso gertu korri egiteko?

Udazkenan ospatzen dira bi lasterketa hauek, eta hauen ibilbideak Kontxatik oso gertu pasatzen dira. Polita da bertan egoteko, baina, gehiago korri egiteko! Eta oso gertu Santa Klarako irla dago. Ondo ikusiko duzu.

Bi lasterketa hauetan distantzia asko izango dituzu aukeran. Urriaren 20an Salto Systems 15Klasikoa ospatzen da, eta 5K, 10K eta 15 kilometrotako probak daude. Azaroaren 24ean, aldiz, Zurich Donostiako Maratoiaren txanda da, eta 10K, maratoi erdia eta maratoia izango dituzu aukeran. 10.000 pertsona inguru parte hartzen dute urtero bi lasterketa hauen artean! Ez galdu aukera! Ibilbidea laua da kasu guztietan eta beste bi hondartza gehiago ikusiko dituzu: Ondarreta eta Zurriola.

Une bikaina da izena emateko, asteburu ederra planifikatzeko aukera izango baituzu. Donostian atletismoarekiko tradizio handia dago eta hiri benetan ederra da. Kontxako hondartza ez da protagonista bakarra izango.

Kalitate zertifikatua

Komunikabide
ofiziala

50/50/25 por la igualdad en el deporte

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu. Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

buy abortion pill online abortion pill order abortion pill
abortion pills online click here medical abortion pill online
women cheat on men types of women who cheat my boyfriend cheated on me with my mom
women will cheat women that cheat with married men how married men cheat
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz