Maraton Donostiawww.zurichmaratondonostia.com
0

Donostia Turismoak, Maratoiak eta Behobia-San Sebastián-ek bat egin dute kirolean parekotasuna lortzeko

50/50/25

- Donostia Turismoak, Zurich Donostia Maratoiak eta Behobia-San Sebastián-ek emakumezkoen kirola bultzatzeko eta herri-lasterketetako partaidetzan parekotasuna lortzeko aliantza sortu dute.

- Elkarrekin egingo duten ekintzetako bat izango da “Zurich Maratoia Donostia 50/50/25 erronka” eta horren helburua izango da 2025. urtean Donostiako Maratoian bi sexuen parte-hartzean parekotasuna lortzea.

- Donostia Turismoak urteak daramatza hiria running-eko eta kirola egiteko turismogune gisa sustatzeko laguntza ematen. Horretarako, Estatu mailako eta nazioarteko azoketan parte hartu du, running-eko pack eta ihesaldiak antolatu ditu, onlineko hedapen-ekintzak egin ditu etab.

Donostia Turismoa, Behobia-San Sebastián eta Zurich Maratoia Donostia herri-lasterketetan emakumezkoen parte-hartzea bultzatzeko eta izen-emateen kopuruan parekotasuna lortzeko elkartu dira.

Helburua argia eta anbizio handikoa da:

2025erako emakumeen izen-emateen % 50 izan dadin lortzea. Egun, Behobiako izen-emateetan, % 26,3 emakumeei dagokie eta urtetik urtera ehunekoak gora egiten duen arren, oraindik badago zeregina.

Donostia Turismoak, Fly Groupek –Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin batera Maratoia eta 15Klasikoa antolatzen duenak– eta Club Fortuna taldeak (Behobiaren antolatzailea) urteak daramatzate hiria runningeko eta kirol arloko turismogune gisa bultzatzeko laguntza ematen. Orain arte emandako laguntza honako hau izan da: Estatu mailako eta nazioarteko azoketara joatea, runningeko pack eta ihesaldiak prestatzea nazioarteko bisitariak etortzea eta erreserba egitea errazteko, kanpaina eta onlineko edukien bidez berri ematea eta abar. Aurten, Donostia Turismoak, berrikuntza gisa, 50/50/25 erronka hedatzeko eta sustatzeko babes ekonomikoa ematea erabaki du.

Lasterketetan parte-hartzea zergatik ez da paritarioa?

Behobia-San Sebastián-ek emandako datuen arabera, Behobia Txiki izeneko ekitaldian, parte-hartzaileen % 44 neskak dira, eta Behobia Gaztean, aldiz, % 48. Orduan, zergatik dira % 24 soilik neskak helduen lasterketan? Hainbat azterketak adierazten dute 12 eta 14 urte arteko neskek masiboki uzten diotela kirola egiteari.

Herri-lasterketetan tradizio handiagoa duten herrialdeetan, Estatu Batuetan esate baterako, maratoi erdietan parte-hartzeen % 60 emakumeei dagokie eta maratoiaren moduko distantzietan % 50eko parte-hartzea lortzear daude.

Horregatik, Donostia Turismoak, Behobiak eta Maratoiak bat egitea erabaki dute kirolean emakumezkoen parte-hartze handiagoa bultzatzeko asmoz, eta 50/50/25 erronka proiektuarekin hasi dira. Corredor aldizkaria eta soycorredora.es webgunea dira beste laguntzaile batzuk.

Nola lortuko dugu?

Maratoiarekin eta Behobiarekin batera abian jarritako 50/50/25 erronkaren moduko ekimenekin.

Zozketa ireki baten bidez, 2019ko Donostiako Zurich Maratoia egin nahi zuten sei emakume aukeratu zituzten. Zerbitzu hauek jarriko dira haien esku:

Dortsala.

Ostatua.

Donostiarako lekualdaketa-gastuak.

Atletismoan aditua den entrenatzailea. Lasterkari bakoitzari entrenamendu-plan bat eskainiko dio.

Gainera, Zurich Seguros aseguru-etxeak 50 izen-emate banatu dizkie erronkan izena eman zuten eta 6ko talde horretan sartu ez ziren emakume batzuei. Haiek ere erronka bistaraziko duen identifikazio-elastikoa eramango dute soinean.

50/50/25 erronkako emakumeak ekimena abian da

Erronkan parte hartuko duten sei emakume horiek hasi dute haien entrenamendu-plana Franc Beneytoren agindupean. Bera izango da aurrean duten erronka handi horretarako haien entrenatzailea.

Nor dira?

Ane Alberdi Aramendi: korrikalari euskaldun honek 11 urte daramatza korrika eta hiru maratoi erdi egin ditu orain arte. 1:24koa da bere marka onena, eta lasterketa laburrago ugari ere egin ditu. “Era honetako motibazio edo bultzada behar dut asko gustatzen zaidan horretan, korrika egiten, hurrengo mailara igarotzeko”. Zurich Maratoia Donostian egingo du Filipidesen distantzia honetako debuta.

Olimpia Corcuera González: atletismo-pista batean hasi zen errioxar hau oinez; beraz, bizitza osoa korrika daramala esan dezakegu. Neurri batean, aita Iluminado Corcuera atleta eta entrenatzailea zuelako da. Lehen haurraren haurdunaldian, atseden hartzea eta bigarren haurra izandakoan itzultzea erabaki zuen. “Baina, istripu baten ondorioz aita eta entrenatzailea hil zenean, ez nuen motibaziorik topatzen”. 2017an, itzultzeko unea zela erabaki zuen. Atletismoko begirale izateko ikastaroa egin zuen haurrak, bereak barne, entrenatzeko, eta helburu handi baten bila hasi zen: Donostiako maratoia. Orain, berriro maratoian parte hartu eta bere marka lau minutu inguruan gutxitu nahi du.

Carmen Martín Díaz: irailean hiru urte beteko dira korrika hasi zenetik, baina kataluniar honek lasterketa ugari egin du dagoeneko: 10 km-ko ia hogei (48:00ko markekin) eta lau maratoi erdi (1:49). Ezagutzen du 5 km-ko lasterketa prestatzeko lanean serieak egiteak eta maratoi erdietarako entrenamendu luzeek eragiten duten agonia. Donostiako Zurich Maratoian egingo du distantzia nagusi honetako debuta eta oso motibatuta dago. “Errespetua; errespetu handia diot lasterketari, baina badakit ondo gidatuta egonez gero, ez dagoela ezinezkoa den erronkarik 42 urte betetzear nagoen honetan. Geldiezin bihurtuko naiz”.

Miri Karina Pérez Escalante: Salamancako korrikalari honek lehen oinkadak duela bost urte eman zituen, koloneko minbizia diagnostikatu ziotenean. “Zailtasunak izanda ere kirola egin daitekeela eta minbiziari eta kimioei aurre egin diezaiekegula edo horiek gaindi ditzakegula neure buruari eta munduari frogatzeko erronka hauek jartzea gustatzen zait”. 10 km-ko hamaika lasterketa, 15 maratoi erdi baino gehiago, 2 maratoi eta, gainera, 70 km-ko 2 ultra egin ditu mendian. Maratoian lortutako marka onena iaz egin zuen Madrilen: 3:51.

María Rodríguez Gómez: madrildar hau da gure parte-hartzaile gazteena, 23 urte baititu. Hiru urte daramatza korrika eta 5 km-ko eta 10 km-ko hainbat lasterketa, bi maratoi erdi eta mendiko lasterketa bat egin ditu. “Nire ametsa da gutxienez bizitzan behin maratoi bat egitea. Niretzat, korri egitea salbazioa izan da; nire energia bideratzea lortu dut eta fisikoki zein psikologikoki salbatu dute neure burua. Lasterketen munduan eredu bihurtu zen erizain bat izan nuen eta haren urratsei jarraitzea da ilusio gehien egingo lidakeena”.

Estíbaliz Ruiz Loyarte: 11 urte baino gehiago daramatza entrenatzen eskarmentu handia duen korrikalari honek, eta hogei lasterketa baino gehiagotan parte hartu du. Donostiako Zurich Maratoia izan zen bere lehen maratoia eta distantzia honekiko harra sartu ziona. “Gogorra izan zen, baina antolakuntzak eta giro onak asko lagundu zidaten. Gainera, Donostian hartu nuen parte aitak parte hartzen ikusi ninduen lehen lasterketetako batean (maratoi erdi batean), eta iaz hil zen gaixotasun luze baten ostean. Ordutik ia ez du korrikarik egin eta omenaldi bikaina litzateke”.

desafio505025.zurichmaratondonostia.com

50/50/25

Kalitate zertifikatua

Komunikabide
ofiziala

50/50/25 por la igualdad en el deporte

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu. Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

buy abortion pill online abortion pill order abortion pill
abortion pills online click here medical abortion pill online
women cheat on men types of women who cheat my boyfriend cheated on me with my mom
women will cheat women that cheat with married men how married men cheat
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz