Zurich Donostiako Maratoia 2020 bertan behera geratu da
Aurtengo edizioa, hasiera batean azaroaren 29rako aurreikusita zegoena, bertan behera geratu da osasun egoera dela eta
2020ko Zurich Donostiako Maratoia, azaroaren 29rako aurreikusita zegoena, bertan behera utzi behar izan dugu aurten bizi den eta kirol-erakundeentzat hain gogorra izaten ari den osasun-egoeraren ondorioz (COVID-19).
2019ko azarotik hona lan handia egin dugu, bilerak egin dira, protokoloak eta planak prestatu dira, karrera sustatzeko lana egin da, materiala eskatu da, izen-emateen kudeaketarekin lotutako zereginak egin dira…. Panorama aldatuko zela espero genuen, baina erabaki dugu proba bertan behera uztea onena dela, egoera kontuan hartuta.
Donostiako Udalak, Gipuzkoako Atletismo Federazioak eta Fly Groupek batera hartutako erabakia une zail hauetan egokiena dela uste dugu, Zurich Donostiako Maratoia bezalako kirol ekitaldi jendetsuetan ezin baita parte-hartzaileen, epaileen, boluntarioen, langileen eta publikoaren segurtasuna bermatu.
Datozen egunetan (irailaren 20an), guregan konfiantza jarri duten korrikalari guztiei itzuli egingo diegu inskripzioan ordaindutako prezioa (kudeaketa-gastuak izan ezik: euro bat), maratoiko, maratoi erdiko edo 10K-ko distantzietan.
2021. urtean
2021. urtean azaroaren 28an izango da lasterketa. Eskerrik asko ulertzeagatik. Sentitzen ditugu eragozpenak, eta animatzen zaituztegu korrika egiten eta kirolaz gozatzen jarrai dezazuen.
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu. Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.